elirale

Ipar Euskal Herrira jo dugu irratien tartean, Antxeta irratiaren eskutik. Mallandain Ballet Biarritzek Elirale konpainiarekin antolatu duen “Gaualdi partekatuak” izeneko ekimenaren baitan antolatu den hitzorduaren berri izan dugu, hain zuzen ere. Senpereko Larreko gelan  larunbat honetan Dantzaz konpainiako dantzariek oholtzaratuko dute lana, eta beraz, Maia Muruagak egindako erreportajea ekarri dugu gurera. Entzun hemen!  

irakurri gehiago →

EliralE Dantza Konpainiak Xihiko ikuskizuna eskainiko du bihar Errenteria-Oreretako Niessen Kulturgunean. Koreografia horretan, dantza eta musika nahastu dituzte konpainiakoek, eta Arantxa Lannes, Jose Cazaubon, eta Oihan Indart dantzariekin batera, Jokin Irungaray perkusionista eta Arkaitz Miner biolinista arituko dira oholtza gainean. Zitaren harira, Xihiko-ren nondik norakoak jakin eta Eliraleren sorkuntza lanez ere aritzeko, konpainiako koreografo Pantxika […]

irakurri gehiago →

Aste honetako Kultur Kuboan : – Elirale dantza konpainiak prestatzen ari den « Artha » ikusgarriaz aritu gara Oihan Indart Baigorriar dantzariarekin … – 1937an Donibane Garazirat etorritako haur errefuxiatuen ixtoria aipatzen du Txomin Hiriart-Urruty idazleak « La Citadelle » liburuan … – Maddi Zubeldiak kantugintzatik eleberriak idazterat hausartu dela kondatu dauku … Musika : Christina Rosenvingue « Algunien tendra […]

irakurri gehiago →

Astelehenaz geroztik, Elirale konpainiako artistak Donibane Lohitzuneko Santo Tomas kolegioaren bizitzan barneratuta daude. Bertan, ikasle eta pedagogia taldearekin partekatzen ari dira Artha emanaldiaren sorkuntza bidea. Ba Antxeta irratiko esatari Maia Muruagak konpainiako Jose Cazaubon eta Oihan Indartekin hitz egin du, eta haien hitzekin osatutako erreportajea ekarri dugu gaurko irratien tartera.

irakurri gehiago →

Oa-huetak deitzen da haurrei zuzendutako Elirale konpainiaren ikuskizun berria. Dantza, musika eta antzerkia nahastu dituzte bertan hiru interpretek. Lodikroko liburua baliatu dute emanaldia sortzeko abiapuntu gisa. Oihan Indart dantzariak haurren aurrean izan beharreko jokabideaz hitz egin du Radiokulturan eta elkarrizketa horri egin diogu lekua bi astelehenez behingo antzerkiaren atalean.

irakurri gehiago →

“Oa-huetak” deitzen da haurrei zuzendutako Elirale konpainiaren ikuskizun berria. Dantza musika eta antzerkia nahastuz, hiru interpreteek, Chloé, Oihan eta Paxkalek, Lodikroko liburutik abiatu dira emanaldi honen sortzeko. Oihan Indart, Baigorriar dantzariak, haurren aurrean nola jokatu behar den azaltzen dauku.

irakurri gehiago →

Xihiko. Izen horixe du Elirale dantza konpainiaren azken ikuskizunak. Koreografiak jauzien sistemaren baitan biltzeko modu ugaria deklinatu dute bertan, baita hori bera itzal lan batez nabarmendu ere. Argakitz Miner biolin jolea, Jokin Irungaray perkusionista eta hiru dantzari interprete dira bertako partaideak. Igande arratsaldeko bostetan ikusgai izango da ikuskizuna Senpereko Larreko gunean. Horren harira, Antxeta irratiko […]

irakurri gehiago →

« Xihiko », Elirale konpainiako dantza ikusgarri berria da. Nahiz eta obra garaikide gisa sailkatua izan, euskal dantzaren ixtorian oinarritzen den ikuskizuna da hau. Elirale konpainiaren aurkezpena eta Xihikoren ibilbide interesgarria azaltzen dauku Pantxika Telleria, Elirale dantza konpainiako koordinatzaileak.   Iraupena : 16’01

irakurri gehiago →

Aste honetako Kultur Kuboan ere kultura arloan entzun ikusi eta irakurritakoa eskainiko diegu entzuleei. Emankizun honetako gai nagusia : Pantxika Telleria, Elirale dantza konpainiako koordinatzaileak, Xihiko ikusgarri berria aurkezten dauku. Gavin O’Connor zinegilearen «Jane got a gun » filma. Dublineko Near FM irratian lan egiten duen Aiert Iriarte irratilari Gipuzkoarra Budapesten elkarrizketaratu dugu (Europako irrati […]

irakurri gehiago →