Sarek mobilizazioak deitu ditu abendurako Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Atera bidera orain presoak lelopean, manifestazio bat deituta dago Bilbon eta Baionan urtarrilaren 11rako, eta gaur goizean Sarek mobilizazioak iragarri ditu Gabonetan ere. Salbuespenezko espetxe politika «behin betiko» bertan behera uzteko garaia dela adieraziko dute, eta Abenduaren 21, 27 eta 28an deitu ditu aipatutako mobilizazioak, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan.

Gaur goizean eskaini du prentsaurrekoa Sarek Iruñan mobilizazio hauen berri emateko, urtarrileko mobilizazioetarako «motorrak berotzeko»  eta, beraz, gaurko saioan tarte bat hartu dugu honen inguruan hitz egiteko, Sareko Inaxio Oiartzabalekin. Entzun hemen!

 

Hurrengo podcasta

BESTE BAT: Zazkel x 4

ar. Aza 26 , 2019