Txusma Azkona: “Arrisku beharra umetan kudeatzen ez bada, nerabetan modu okerragoan atera daiteke”

Gaur egungo haur parkeekin kritiko dira adituak, besteak beste, haurren benetako beharrak ez omen dituztelako kontuan hartzen, eta intimitatean nahiz askatasunez ibiltzeko aukerarik ez dietelako ematen. Beste parke eredu bat aldarrikatzen dute. Izan ere, haur-parke bat irudikatzean gehienoi antzerako argazkia etortzen zaigu burura: hiri edo herri barruan dagoen espazioa, segur aski hesitua, teorian haurrentzat pentsatua, erdian zabua, txirrista, kulunkariak eta abar dituena, alboetan eserlekuekin, eta inguruan, berriz, errepidea eta kotxeak. Ba horri guztiari buelta bat ematea proposatu du Txusma Azkonak Bergarako Txapa irrati librean.

Hurrengo podcasta

Alboka doinuak ekarri dizkigu Ibon Rodriguezek

og. Aza 26 , 2015