ARGIA AURRERAPENA | Errefuxiatu klimatikoak, Nicole Ndongala, eta ADI! elkartearen jardunaldiak

Astero bezala, aste honetako Argian jasotako hainbat edukiren aurrerapena egin dugu Estitxu Eizagirrerekin. Klima aldaketaren ondorioz Keniako hainbat herrixkatan egon daitezkeen errefuxiatu klimatikoen inguruko erreportajeaz aritu gara, baita emakumezko errefuxiatuek bizi dituzten egoera eta muga anitzen inguruan Nicole Ndongalari egindako elkarrizketaz ere. Azkenik, Gasteizko ADI elkarteak ustelkeriari buruz egindako jardunaldien kronikaz hitz egin dugu, besteak beste.

 

Hurrengo podcasta

"Nahiz eta rock mundutik heldu musika elektronikoa beste ikuspuntu batetik jorratzeko grina izan dugu beti"

az. Aza 13 , 2019