Pablo Milanes kantari kubatarra hil da

Kubako ahots ezagunenetarikoa izan zen Milanes, troba berriaren sortzaileetako bat. Minbiziak jota hil da, Madrilen. 79 urte zituen.

Pablo Milanes kantautore kubatarra hil da bart (Bayamo, Kuba, 1943 – Madril, 2022). Minbiziak jota zendu da, 79 urterekin. Hain zuzen, abeslaria Madrilen bizi zen 2017az geroztik, eritasunaren kontrako tratamendua jasotzeko. Azken hiru hilabeteetan okerrera egin zuen haren osasunak, eta duela hamar egun ospitaleratu egin behar izan zuten. Ondorioz, bertan behera utzi zituen hainbat kontzertu; tartean, Iruñeko Baluartekoa. Azaroaren 13an zen egitekoa.

 

Hurrengo podcasta

‘Loa eta Laia’, euskarazko marrazki bizidun berriak

ar. Aza 22 , 2022