adi elkartea

Adi! Usltelkeriaren Aurkako Elkarteko Unai Mendizabalen kolaborazioa izango dugu gaurkoan. Lehenik eta behin, aurreko kolaborazioan azaldutako gaiari erreparatu diogu, espainiar errege ohiarekin zerikusia duten zenbait ustelkeria aferen inguruan arituz eta horren inguruko berriak azalduz. Ondotik, Gasteizera hurbildu gara, izan ere, Urtaranek Juan Carlos I.aren izena etorbide batetik kentzeko espedientea ireki du, esapainiar errege ohiaren ustezko […]

irakurri gehiago →

Adi Usltelkeriaren aurkako Elkarteko Unai Mendizabalen kolaborazioa izango dugu. Gaurkoan, errege ohiaren ustelekeriaz aritu zaigu. Duela bi aste egungo espainiar erregeak krisi global hau baliatuta bere aitaren herentziari uko egitearen zergatiak azaldu ditu, batetik. Suitzako fiskaltza ikertzen ari denaren berri ere eman digu. Afera hau zertan geratu daitekeen hausnartzen amaitu dugu kolaborazioa. Entzun hemen!  

irakurri gehiago →

Astero bezala, aste honetako Argian jasotako hainbat edukiren aurrerapena egin dugu Estitxu Eizagirrerekin. Klima aldaketaren ondorioz Keniako hainbat herrixkatan egon daitezkeen errefuxiatu klimatikoen inguruko erreportajeaz aritu gara, baita emakumezko errefuxiatuek bizi dituzten egoera eta muga anitzen inguruan Nicole Ndongalari egindako elkarrizketaz ere. Azkenik, Gasteizko ADI elkarteak ustelkeriari buruz egindako jardunaldien kronikaz hitz egin dugu, besteak […]

irakurri gehiago →

Legez kanpoko elkarte bat eratu eta komisioak kobratzea, EAJk gobernatutako erakundeen kontratu eta adjudikazio publikoak modu irregularrean eskuratzea, egin gabeko lanengatik dirua lortzea, kapitala zuritzea, eroskeria, bortxaz jendea behartzea, dirua bidegabe erabiltzea… Horiek eta gehiago dira Arabako Probintzia Auzitegiko fiskalak De Miguel auzia delakoan zehaztutako delituak. Denera, hogeiren bat delitu egotzi dizkio Alfredo de Miguel […]

irakurri gehiago →