Podcast: Play in new window | Download
Harpidetu: Google Podcasts | Email | RSS
Hainbat langile zigortu dituzte La Sangiovesa eta Huerta de Peraltako borroka sindikalen ondoren LAB sindikatuak salatu duenez, eta jasotako zigorrak “askatasun sindikalaren aurkako erasoa” direla ere salatu dute, besteak beste. Isunak, espetxe eskaerak, Estatutik kanporatzeko eskaerak… hainbat dira salaketa hau egiteko arrazoiak. Sindikatuak protestak deitu ditu, eta baita borrokan jarraitzeko deia luzatu ere. Iruñerriako LABeko idazkaria den Itxaso Torregrosarekin hitz egin dugu. Entzun hemen!