Joseba Ibargurengoitia: “Eredu industriala guztiz eutsiezina da”

Published On 30 ekaina, 2020 | By Arrosa | Zebrabidea

Almeriako Hispalus enpresak tomate hidroponikoen negutegi erraldoi bat jarri nahi du Tuestan, Gaubea udalerrian. Horren aurrean, Elikadura Jasangarriaren aldeko Mugimenduak proiektuarekiko desadostasuna adierazi du. Mugimendua sortzen duten elkarteek urteak daramatzate nekazaritzako elikagaien eredu iraunkorrago baten alde lanean. Oraingoan, Añanako ekoizleen babesarekin, indarrak batu dituzte, eta Gaubeako Udalari eskatu diote proiektua berehala geldiarazteko eta prozesu parte hartzaile bat abian jartzeko.

 

Comments are closed.