Edukiz beteriko greba feminista deitu du Martxoaren 8an Euskal Herriko Mugimendu Feministak

Beste urte batez, greba feminista deitu du Euskal Herriko Mugimendu Feministak martxoaren 8rako. Emakumeek* kaleak hartuko dituzte, eta patriarkatu, heteroaurau, kolonialismo eta kapazitismoari planto egingo dietela azaldu digu mugimendu feministako kide den Irati Leonek. Aurtengo greba feminista eduki politikoz betetzeko apustua egin dutela azaldu digu, besteak beste, bost ardatzen baitan: zaintza, enplegua, ikasleak, kontsumoa eta pentsionistak. Dagoeneko herri eta hirietan antolatzen hasiak direla ere azaldu du Iratik, eta parte hartzeko deia luzatu die emakume* guztiei.

Hurrengo podcasta

ARGIAren aurrerapena | "Orain presoak", Maddi Barber, eta Nohemí Pérez

og. Urt 17 , 2019