greba feminista

Martxoaren 8ko greba feministaz hausnartzen

11 martxoa, 2019 | 0 Komentarioak

Euskal Herriko Mugimendu Feministak grebara deitu zituen joan den ostiralean, martxoaren 8an, emakume, trans eta bollerak. Iaz arrakastatsua izan bazen, aurten muga guztiak gainditu ditu. Milaka emakumek* heteropatriarkatu kapitalistari planto egin eta aldarri feministaz bete zitutzen Euskal Herriko txoko guztiak. Mugimendu feministako kide den Eukenerekin hitz egin dugu aurtengo grebaren balorazio bat egin asmoz.

irakurri gehiago →

Irratien tartean Bergarara jo dugu Txapa irratiaren eskutik. Bergarako greba feministaren berri izan dugu Martxanterak taldeko kide baten eskutik. Entzun hemen!

irakurri gehiago →

Arabara jo dugu irratien tartean, Hala Bedi irratiko Imanol Aranbururen eskutik. Martxoaren 8ko greba feministari buruzkoak, LGTBI Behatokia hauteskunde kanpainaren aurretik egiteko Lumagorriren exijentzia, 1976ko Martxoaren 3ko emakumeen papera biltzen duen liburuaren mahaingurua, eta Muinoko Hotsak eta HalaBediRock egitasmoen inguruan aritu gara, besteak beste.  

irakurri gehiago →

Martxoaren 8ko greba feministarako motorrak berotzen goazen honetan, zinema eta telesail mundura begira jarri gara, Pikarako Maria Castejonen eskutik. Historian zehar emakumeek aurrera eramandako hainbat borroka eta greba biltzen dituzten hiru filmen inguruan aritu gara: Sufragistas, Angeles con mandibulas de hierro, eta Pago justo, hain zuzen ere. Entzun hemen!  

irakurri gehiago →

Ipar Euskal Herrira jo dugu irratien tartean Gure Irratiko Ihintza Arrietaren eskutik. Bixintxo Bilbaoren zigorra, martxoak 8ko greba feminista eta Baionan botatzen ari diren oihanaren inguruko salaketak izan ditugu hizpide.

irakurri gehiago →

Gaur goizean Bilbon egindako prentsaurreko nazionalaren bitartez, Marxoaren 8rako mobilizazioak aurkeztu ditu Euskal Herriko Mugimendu Feministak eta grebaren antolakuntzan sortutako aliantzak azpimarratu dituzte. Elkarrekin kapitalismoaren, kolonialismoaren eta heteroarauaren aurkako feminismoa osatu dutela aldarrikatu dute. EHko Mugimendu Feministako kide den Olatz Sanchez Lamikizekin hitz egin dugu. Entzun hemen!

irakurri gehiago →

Gero eta hurbilago dago martxoaren 8a, eta motorrak berotzen doaz dagoeneko euskal herriko hainbat txokotan. Emakume, bollera eta transak daude grebara deituak, eta gizonak? Zein paper jokatu behar dute grebaren baitan? Askotan piztu den zalantza da honakoa, eta honen inguruan hausnartzeko tartetxo bat hartu dugu Egoitz Albenizekin. Entzun hemen!

irakurri gehiago →

Tolosaldera jo dugu irratien tartean Ataria irratiaren eskutik. Inauteriak, Joxe Arregiren heriotzaren urteurrena, eta Martxoak 8ko greba feministarako prestaketak izan ditugu hizpide Iñigo Terradillosekin.

irakurri gehiago →

Irratien tartean Ipar Euskal Herrira jo dugu Gure Irratiko Ihintza Arrietaren eskutik. Laborantza ganberako haustekundeetako emaitzak, Martxoaren 8ko greba feminista prestatzeko bilkurak, eta Geroan Euskaraz taldeak irakaskuntzako erreformak euskararentzat izan ditzaken ondorio kaltegarrien inguruko salaketa izan ditugu hizpide, besteak beste.

irakurri gehiago →

Beste urte batez, greba feminista deitu du Euskal Herriko Mugimendu Feministak martxoaren 8rako. Emakumeek* kaleak hartuko dituzte, eta patriarkatu, heteroaurau, kolonialismo eta kapazitismoari planto egingo dietela azaldu digu mugimendu feministako kide den Irati Leonek. Aurtengo greba feminista eduki politikoz betetzeko apustua egin dutela azaldu digu, besteak beste, bost ardatzen baitan: zaintza, enplegua, ikasleak, kontsumoa eta […]

irakurri gehiago →