Ingurumen, euskalgintza eta agenda kontuak aipatu dizkigu Beleixeko Alfredo Alvarok

Sakanako Beleixe irratiko esatari Alfredo Alvaro batu zaigu gaurko irratien tartera, eta honako kontuak jorratu ditugu harekin: 3 Mugak Batera plataformako kideek Bartzelonara egindako bira, errausketaren aurkako eta zero zabor egitasmoaren aldeko nazioarteko topaketara. Olaztiko porlandegian magnesita egiteko proiektua bertan behera gelditu izana. Olaztiko Egibil harrobia munduko geologoentzako errefrentea bihurtu dela. Terrorismoa gorestea egotzita epaitu dituzten bakaikuarren kasua. Altsasuko Euskararen Eguna eta Irurtzungo euskal ekitaldiak. Iturmendiko Eztanda irrati librearen urtemuga.

Hurrengo podcasta

TERTULIA: euskararen aurrerabidea, iritzi ezberdin gehiegi?

og. Abe 3 , 2015