Ane Gebara ipuin kontalariak “Harriek kontatu didatena” narrazio ikuskizuna eskainiko du Arabatik zehar

Ipuinei irekiko diegu tartea jarraian, izan ere, Ane Gebara ipuin kontalariaren proiektu baten berri izango dugu gaurkoan. “Harriek kontatu didatena” helduentzako narrazio ikuskizuna, hain zuzen ere.  Honelaxe azaltzen du Anek proiektua: Ipuinen munduan hasi zenetik, mila istorio pasa dira bere esku artetik. Baina egun batean konturatu zen bere herriko istorioak ez zekizkiela, eta horiek direla gu egiten gaituztenak. Horien bila abiatu da, herri, idatzi eta ahots desberdinak ezagutu ditu eta azkenean, Arabatik bidai bat sortu da. Ane Gebara ipuin kontalaria gonbidatu dugu, ikuskizun hau ezagutu asmoz.

Hurrengo podcasta

PIPERPOLIS: “Garai zekenak” Arriagaren ekoizpen berria

az. Aza 28 , 2018