SOINUGELA: Rachid Taha, Geoff eta Maria Muldaur, Hara, Richard Thompson, Spooner Oldham, Ruper Ordorika #PedroEliasIgartua

Aljeriako Rachid Taha kantaria iragan irailaren 18an hil zen Parisen. Lyonen hazi zen eta aljeriar musika zein rockean ezarri zituen sustraiak. Gaurko urrezko kantua berak moldatutako Rock El Cashbah izan da, The Clash taldearen abestiaren bertsio ederra. Gero Charles Trenet-en Douce France entzun dugu, baita Taharen bertsioa ere. Horrek 1986an kristoren iskanbila sortu zuen Frantzian eta debekatuta egon zen irratietan.

Pasa den astean Memphis hiriari buruzko zenbait kantu entzun genituen, baina ez genuen denborarik izan hiru kantu entzuteko eta gaurkoan jarri ditugu: Night Train to Memphis (Roy Acuff, 1942), Furry Sings the Blues (Joni Mitchell, 1976) eta Baby Took a Limo to Memphis (Guy Clark, 1995).

Maria Muldaur eta bere gizona Geoff Muldaur Bostondarrak jug bandetan ibili ziren. Woodstock herrira joan ziren, 1968 eta 1972an bi grabazio eder egin zituzten: Pottery Pie eta Sweet Potatoes. Guk gaur kantu batzuk ekarri ditugu, eurek erregistratutakoak: I’ll be your Baby Tonight, Me And My Chauffeur Blues, Death Letter Blues, Havana Moon eta Cordelia.

Hara! ondarrutarrak bueltatu dira. Jon Kirru da taldean mantentzen den kide bakarra. Musikari berriekin egin du grabazio berri hau. Entzun ditugun kantuak: Errotak, Bakarrik eta Tennessee.

Richard Thompsonek 13 Rivers bilduma berria kaleratu du uda honetan, oso lan eklektikoa dugu, kementsua eta kritikoa. Lau kantu aukeratu ditugu: The Rattle Within, The Dog in You, Do All those Tears Belong to You?

Spooner Oldham teklatu jole eta kanta egilea 1972an Alabamako Muscle Shoals hiritik Los Angelesera joan zen eta Pot Luck LPa ekoitzi zuen. Orain dela urte bare pat CD batean lehen aldiz berreskuratu da. Entzun ditugu kantuak: The Lord Loves a Rolling Stone, Profile Medley.

Ruper Ordorikaren disko berria dugu Bakarka izenekoa, bere kabuz eta gitarrarekin bakarrik egindakoa. Bertatik entzun ditugu Herdoilarena, Ezbaieko gogoan, Fas fatum eta Ene begiek.

https://www.youtube.com/watch?v=mFWWfvCK8d4

Hurrengo podcasta

IRRATIEN TARTEA | Ultzamaldearen berri, Esan Erran irratiaren eskutik

az. Aza 21 , 2018