SOINUGELA: Danny Kalb, Gal Costa, Calypso Rose, The Heptones, Neil Young

Pasa den azaroaren 198an hil zen Brooklinen Danny Kalb, blues-rock eremuko gitarra jolerik indartsuenetakoa 60ko hamarkadan, Mike Bloomfield eta Eric Claptonekin batera. New Yorken sortu eta bertan zendu da 79 urterekin. Greenwich Villageko folk eszenaren sortzaileetakoa izan zen, Bob Dylan, Phil Oaks eta Dave Van Ronkekin batera. Aurretik Al Kooper-ekin sortu zuen Blues Project taldea, eta blues elektrikoa eta pitin bat psikodelikoa ere egin zuten. 1967an, LSD trip txar baten ondorioz, oso kaltetuta geratu zen eta gero eta gutxiago jo zuen ordutik. Entzun ditugu: I Am Troubled (1964), Where there’s Smoke There’s Five (1966), Mean Old Southern (1967).

Gal Costa abeslari brasildarra Bahiako Salvadorren jaio zen 1945ean eta Sao Paulon zela joan zitzaigun joan den azaroaren 9an. 60ko hamarkadan Tropicália mugimenduaren izarretakoa izan zen, Caetano Veloso eta Gilberto Gil-ekin batera. Entzun ditugu: Baby (1969) eta India (1979).

Calypso Rose (Linda Mc Cartha) Tobagoko abeslari eta kantuegile handia da Calypso eremukoa. 82 urterekin borrokan dihardu, hasi zenean bezalaxe, arrazismo eta sexismoaren kontra kantuan. Guztira, mila kantutik gora egin ditu, baina guk azkenengo hamarkadan egindako abesti batzuk entzun ditugu: I’m African, Leave Me Alone (Manu Chaorekin), Calypso Queen, Human Race, Sweet Brown Sugar, I Say a Little Prayer, Rivers of Babylon eta Wah Fu Dance (Anjelique Kidjorekin).

Jamaikako The Heptones hirukoteak luze grabatu zituen reggae musikaren momenturik distiratsuenetakoak. Aurten, 1978-1979 tarteko bi disko berreskuratu dira eta Doctor Bird diskoetxean berrargitaratu egin dituzte. Entzun ditugun kantuak: Suspicious Minds, God Bless the Children eta Whatcha Gonna Do About It.

Aurten, Neil Young-en bildumarik arrakastatsuenaren 50. urteurrena bete da. Harvest, hain zuzen ere, berrargitaratu da pare bat DVDrekin, outtake batzuk gehituta, hots, grabatu arren azken unean diskotik at geratutako kantuak: Bad Fog of Loneliness, Journey Through the Past, Dance, Dance, Dance, Heart of Gold (Live in London), Love in Mind (Live in London), Old Man, The Needle and the Damage Done eta Are You Ready for the Country.

Deskargatu hemen.

 

The post SOINUGELA: Danny Kalb, Gal Costa, Calypso Rose, The Heptones, Neil Young first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

Mugaldeko taberna: Ezpalak, Delirium Tremens, Merina Gris eta Zama doinuz arinduz

og. Urt 12 , 2023