SOINUGELA: Bob Dylan-en 97ko ‘outtakes’, Ruper eta Atxaga zuzenean, Wilco, La banda trapera del río

Orain dela bi aste saio oso bat egion genuen Bob Dylan-en Time Out of Mind LParen kantu guztietan. Aurten 25. urteurrena bete da, 1997an argitaratu zenetik. Hiru outtake aukeratu ditugu (disko baterako grabatzen diren abestiak baina azkenean diskotik at geratzen direnak) gaur entzuteko, gehi beste kantari pare baten bertsioak: Red River Shore (97/01/08), Mississippi (97/01/17), Marchin’ to the City (97/01/06), Standing in the Doorway (Chrissie Hynde, 2021), Not Dark Jet (Lucinda Williams, 2021), Trying to Get to Heaven (Lucinda Williams, 2021).

43 urte igaro dira Ruper Ordorikak Hautsi da anphora diskoa kaleratu zuenetik. Bi urte arinago, Bernardo Atxagak Etiopia poesia-liburua argitaratu zuen. Bibak Pott Banda taldeko kideak ziren eta poesia zein kantagintza garaikidean ezinbesteko abiapuntuak izan ziren. Labegerie, Ez dok hamairukoak, Errobi eta beste askoren artean euskal kantagintza eguneratu zuten, baina Ruperrek bere lehenengo disko harekin -Atxagaren testuetan oinarritua- pausu handia egin zuen, geuk ere entzule moduan egin genuen legez. Iragan urtean Euskal Herriko sei lekutan zuzenean berraurkeztu zuten Hautsi da anphora zuzenean, gaurko mugalariekin eta arinagoko batzuen laguntzarekin, baita Atxagak berak idatzitako eta errezitatutako testuekin ere. Orain, Pamielak CD eder batean aurkeztu dute eta guk kantu batzuk entzun ditugu bertatik: Hi hintzena, Nire izena (Atxaga), Herdoilarena, Bertso berriak, Bilboko Gin-Tonic, Fas fatum.

Wilco taldeak 12. grabazio bikoitza aurkeztu zuen 2022an. Jeff Tweedyren bidea country soinuetara bideratu da bere boskotearekin. Guztira 21 abesti aurkezten dituzte Cruel Country izeneko disko honetan. Guk bertatik entzun ditugu: Cruel Country, Falling Apart Right Now, Please Be Wrong eta Tonight’s the Day.

Urtean behin gutxienez, Llobregateko Cornellá-n, Bartzelona hiriaren aldirietako hiri satelite hartan, La Banda Trapera del Río taldearen lehendabiziko grabazioa, 1979koa, ekartzen dugu Soinugelara. Aurten ere hainbat kantu berrentzun ditugu, ezin gustorago izan ere: Curriqui de Barrio, Meditacion del Pelos en Su Paja Matinera, Ciutat Podrida eta Nos gusta cagarnos en la sociedad.

Deskargatu hemen.

The post SOINUGELA: Bob Dylan-en 97ko ‘outtakes’, Ruper eta Atxaga zuzenean, Wilco, La banda trapera del río first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

Txibierroak uluka # beldurrari beldur

og. Mar 23 , 2023