IRRATIEN TARTEA | Bilboren berri, Bilbo Hiria irratiaren eskutik

Bilbo aldera jo dugu gaurko Irratien tartean, Bilbo Hiria irratiaren eskutik. Azkuna zentroko mediatekako langileek gaur hasi duten greba mugagabearen berri eman digu lehenik eta behin, Ane Zabalak. Euskaraldiari buruz ere aritu gara, Bilbok ere bat egin baitu aipatutako egitasmoarekin. Azkenik, gaur hasiko den Act antzerki festibalaz hitz egin digu, izan ere, iluntzeko 20:00etan irekiko ditu ateak eta ekainaren 2ra arte hainbat antzerki piezaz gozatzeko aukera izango da Bilbon.

Hurrengo podcasta

ARGIAren aurrerapena | Bizitza da handiena, autoitzulpengintza eta Redadeg

az. Mai 30 , 2018