euskaraldia

Asteburu honetan irakurgai izango dugun Gaur8an landutako hainbat erreportaje eta elkarrizketa aurreratu dizkigu Xabier Izaga kazetariak. Entzun hemen!  

irakurri gehiago →
Ataun Irratia - Perfil Ostiraltxo

OSTIRALTXO – 20201120

20 azaroa, 2020 | 0 Komentarioak

Asteburuari ateak zabaldu baino lehen, egin ezazu bat gurekin! Euskal kulturan oinarritutako zenbait saltsetan murgilduko gara ostiralero 18:00tatik 19:00tara Ataun Irratian. Musika kontuak, bertsoak, sukaldaritza, sortzaileak eta askoz ere gehiago astero-astero Gorka Santestebanen eskutik. Euskaldun izatearen abantailak, bertatik-bertara ezagutu nahi dituzu? Ez zenioke ukorik egin behar gurera batzeari!

irakurri gehiago →

HIRU KORTXEA: Nobedadeak eta Hatxe

20 azaroa, 2020 | 0 Komentarioak

Gaurkoan Indarrap talde Gasteiztarraren disko berriarekin hasi gara. Horrez gain, Ander Unzaga Anestesia, Amorante, Mila Modu, La Furia, Ainara legardon, Euskaraldia, Moxal, Niña Coyote eta Chico Tornado eta Sara Zozayaren nobedadeak entzun ditugu. Programari amaiera emateko Oihanederren igandean egongo den Panpin hautsien dantza antzezlana izango da eta Zebrabidean Idoia Hatxe eta Ilargi Agirre elkarrizketatu dute.

irakurri gehiago →

Zortzi egunez soilik euskaraz bizitzeko erronka hartu dute bederatzi gaztek, Euskaradiaren testuinguruan, azaroaren 12tik 19ra bitartean. Gaztealdia ekimenean parte hartuko duen kide batekin hitz egin dugu, Xabi Karrilekin. Entzun hemen!  

irakurri gehiago →

Euskaraldian belarriprest izateko zalantzan dauden herritarrei parte hartzeko deia egin diete 2020ko edizioa hasi baino bi aste lehenago. Hurbiltzen ari da ariketa sozialaren data, azaroaren 20an hasiko baita aurtengo Euskaraldiaren edizioa. Belarriprest zein ahobizi izateko izen emateko aukera oraindik zabalik dago, eta aprobetxatu dugu data hurbiltzen ari dela Euskaraldiko koordinatzaile den Arrate Illarorekin hitz egiteko. […]

irakurri gehiago →

Ate joka dago 2020ko Euskaraldia, eta dagoeneko ekimenean parte hartzeko izen ematea zabalik dago. Herritarren ariketa, baina taldeko kutsi nabarmenagoa izango du aurten. Ahobizi eta belarriprestak izango dira, eta baita ariguneak ere. Azaroaren 20an hasiko da, ostiralarekin, eta abenduaren 4an bukatuko. Aurtengo edizioaz hitz egin dugu Arrate Illaro, Euskaraldiko koordinatzailearekin. Entzun hemen!  

irakurri gehiago →

Etxealditik Euskaraldira izeneko ekimena abiatu dute datozen bi asteetarako, etxean eta etxetik ditugun harreman komunikatiboen inguruan hausnartu eta ekiteko asmoz. Manuel Moreno, Euskaraldiko koordinazio taldeko kideak azaldu dizkigu ekimenaren nondik norakoak. Entzun hemen! Informazio gehiago Euskaraldiaren web orrian.

irakurri gehiago →

Irratien tartean Sakanara joan gara gaurkoan Beleixe irratiko Maider Beleturen eskutik bertako azken egunotako kronika egitera. Gipuzkoan jasotako arroparen legez kanpoko isurketak Ziordian, maiatzaren 9an Beriainen deitutako hitzordu garrantzitsua, euskaraldia, migratzaileen kontrako gerra eteteko eskaera, eta kirol kontuak izan ditugu hizpide.  

irakurri gehiago →

Gasteizko Euskaraldiaren baitan dokumental bat ekoitzi du Mikel Ezkerrok. Gasteizko euskararen egoerari helduz, arlo ezberdinetako gasteiztarren bizipen eta esperientziak jaso ditu Ezkerrok “11 baino +, Has Gasteizen euskaraz bizitzen” lanean. Urtarrilean estreinatu zuten, eta dagoeneko sarean ikusgai dago trailerra ere.

irakurri gehiago →

Irratien tartean Ultzamaldera jo dugu Esan Erran irratiaren eskutik. Euskaraldiaren balorazioa, Ernaizu kooperatibari eta Imozko Udalari emandako sariak, Menditarrak-BRT errugbi taldearen 40 urteurrena eta anda eremuko feminismoaren inguruko jardunaldiak izan ditugu hizpide Lur Gilekin. Argazkia: amezti.eus

irakurri gehiago →