TERTULIA | ZADen aurkako erasoa

Published On 10 apirila, 2018 | By Zebrabidea ARROSA | Zebrabidea

Atzo goizean jakin genuen hainbat gendarme Bretainiako ZAD-eko kideak kanporatzen hasi zirela. Urtearen hasieran bertan egitekoa zen aeroportuaren proiektua bertan behera utzi zuela jakinarazi zuen Frantziako Gobernuak, eta hilabete batzuk beranduago iritsi da ZADen aurkako eraso hau. Erresistentzian jarraitzen dute bertako kideek eta prozesu honek luze joko duela jakinarazi dute. Eraso honi buruz aritu gara, beraz, gaurko tertulian, Mirari Martiarena eta Aitor Kaltzakortarekin.

Comments are closed.