Haziak egitasmoko lagunen ‘Igel marroitxo’ ipuina

Gogoan al duzue Haziak hezkuntza egitasmoa? Gizarteko partaideen arteko elkarbizitzan harreman desorekatuak eta botere harremanak iraultzea helburu duen hezkuntza proiektua joan den martxoan ezagutu genuen Nora Barroso eta Eli Pomboren eskutik. Proiektuaren baitan hainbat elementu sortzen ari zirela aipatu ziguten orduan, besteak beste, Igel marroitxo ipuina. Ba orain, Etxegiroan proiektuko lagunekin ipuin horri ahotsa jarri diote, sorkuntza beste modu batera ulertzeko, entzuteko. Ipuineko pertsonaiek bizia hartu dute eta askoz gertukoago bihurtu dira, irrati bidez ere emititzeko egokia iruditu zaigu, eta bertatik ipuinaren kontaketa dakargu jarraian gurera.

Hurrengo podcasta

Mikel Elorzaren betaurreko kritikoak: hondakinak, Mohamed Abdelaziz eta Frantziako 'uholdeak'

ol. Eka 3 , 2016