POTTO: Mauri-Apolo sariketaren III. edizioa eta Loraldiaren baitan Gugenheim museoan

Kapiroteek eta turutek indarra hartu ohi duten egunen aurreko akabuko saioan, Erlantz Ibargurengoitiak eta Josu Zabalak bertsoaren mundua arakatzen jarraitu dute; gaurkoan ere beste inon topatu ezingo dituzuen Bilboko kontu eta kantu ineditoak ekarri dituzte. Batetik, martxoaren 23an, Iñakiren tabernan jokatutako Mauri-Apolo sariketaren III. edizioa aletu dute, bertan Eneko Abasolo “Abarkas” izan zen garaile (beste behin ere); eta, bestetik, Loraldiaren baitan Gugenheim museoan izan zen saio gogoangarria ekarri dute uhinetara (Uxue Alberdi eta Maialen Lujanbio, kantuan; Joserra Senperena, pianoan; eta Arantxa Urretabizkaia, gai-jartzaile). Hurrengo astean atsedena hartuko dute, baina apirilaren 10-11n bueltan izango ditugu, indarberrituta
Biba Apolo

Hurrengo podcasta

Gaberdiko Cowboy #4 Twin Peaks

og. Mar 29 , 2018