POTTO: Nafarroako txapelketak eta Arabako txapelketak finalaurrekoak.

Nafarroako txapelketak eta Arabako txapelketak finalaurrekoak izan dituzte asteburu honetan, eta POTTO saiora ekari dituzte Josuk eta Erlantzek. Arabako txapelketaren azken finalaurrekoa Aramaion joaktu zen, eta bertan Asier Otamendi izan zen garailea; Nafarroako txapelketan, aldiz, aurreneko bi finalaurrekoak jokatuta (zapatu eta domeka), Beran Julio Soto eta Antsoainen Xabi Maia izan ziren garaile. Gaurko saioan, denak ezin ekarri eta Aramaioko eta Berako bertso-ale preziatuenak ditugu prest POTTO irratsaioan. zelan ez, agenda-proposamena ere badugu.

Hurrengo podcasta

Emakumeen etxeez hitz egingo dugu Bolloenean

og. Mar 23 , 2017