ARGIAren aurrerapena | Valtonyc, Euskal Konfederazioa, eta haurren sexualizazioa

Asteazkenero ohi dugun bezala gaurkoan ere aste hontako Argiaren aurrerapena egin dugu Estitxu Eizagirrerekin. Valtonyc musikariari eginiko elkarrizketa eta adierazpen askatasuna izan ditugu hizpide lehenik eta behin. Euskal Konfederazioko kide den Sebastien Castet-i egindako elkarrizketaz aritu gara ondoren, apirilean Euskal Elkargoak aurkeztuko duen hizkuntza politikaren harira. Azkenik, umeen sexualizazioaz hitz egin dugu, gero eta txikiagotatik inposaturiko rol eta ohituren inguruko erreportaia ere aurkituko baitugu aste hontan, Argian.

Hurrengo podcasta

Iñaki Kasares: "Galduko ditugu pribilegioak, baina irabaziko duguna askoz gehiago da"

az. Mar 21 , 2018