aurrerapena

Asteburuan irakurgai izango dugun Gaur8aren aurrerapena egiteko, Xabier Izaga kazetaria hurbildu da estudioetara. Landu dituzten hiru erreportaje eta elkarrizketa ekarri ditu Zebrabidera. Eskoziako hauteskundeen testuinguruan egungo egoeraren ingurukoa, emakumeek iratze lanetan egindakoen ingurukoa, eta amaitzeko, Gorka Otsoa de Alda artistari egindako elkarrizketa. Entzun hemen!  

irakurri gehiago →

Ostiralero izango dugu asteburutan irakurgai izaten den Gaur8aren aurrerapena egiteko aukera. Xabier Izaga kazetaria hurbildu da oraingoan, eta bertan landutako hiru gairi buruz aritu zaigu: Mikel Insaustik egindako bidaien inguruko erreportajeaz, Uriz Pi ahizpa nafarren bizitzari buruzkoaz, eta azkenik, Pello Jauregi Etxanizi eginiko elkarrizketaz, “uler-saioak” deituriko metodologia sortu baitu.

irakurri gehiago →

Aurten ere izango dugu aukera Argia astekarian lantzen dituzten hainbat gairen aurrerapena egiteko asteazkenero, Axier Lopez kazetariaren eskutik. Oraingoan, hiru hauen inguruan aritu gara; Portugaleten okupazioaren inguruko erreportajeaz, Zioardian martxan dagoen bizi proiektu baten ingurukoa, eta amaitzeko, Laia Casadevalli erditze errespetatuari buruz egindako elkarrizketaz. Entzun hemen!  

irakurri gehiago →

Asteazkeneroko zitari heldu diogu, aste honetako ARGIAn aurkituko ditugun hainbat edukiren aurrerapena egin dugulako Axier Lopez kazetariak. Gaurko kolaborazioan, lehenik eta behin Baztananen burutu nahi duten proiektu urbanistiko baten inguruan mintzatu gara, zeinetan 226 etxebizitza, 135 gelako hotela eta 46 hektarea hartuko lituzkeen golf zelaia eraiki nahi dituzten. Bertzetik, guraso erdaldunak dituzten haurrak euskaraz aritu […]

irakurri gehiago →

GAUR8 AURRERAPENA| Udalekuak eta sortzaileak

8 maiatza, 2020 | 0 Komentarioak

Asteburuan irakurgai izango dugun Gaur8-aren aurrerapena egin dugu Amagoia Mujika kazetariarekin. Lehenik eta behin, udalekuen inguruan mintzatu da, aisialdian lan egiten duten elkarte desberdinekin hitz egin eta gero ateratako ondorioak azalduz. Bertzalde, sortzaileen inguruan ere hitz egin du, Andoni Egaña bertsolaria eta La Furia rap abeslariaren adierazpenak azalduz.

irakurri gehiago →

Ostiralero bezala, asteburutan irakurgai izaten dugun Gaur8an bildu dituzten hainbat edukiren aurrerapena egin dugu, Amagoia Mujikaren eskutik. Ataungo eskolan Aranzadirekin egindako urmaelaren inguruan egindako erreportajea aurreratu digu amagoiak, baita Judimendiko Gazte Asanbladako kideekin joko aretoaren aurkako borrokaldiari buruz izandako elkarrizketa, eta azkenik, larunbatean izango den ordu aldaketaren bueltako kontuak ere izan ditugu hizpide.  

irakurri gehiago →

Astezkenero egingo dugu aurten ere Argiaren aurrerapena, Estitxu Eizagirrerekin. Gaurkoan hiru erreportaje eta elkarrizketa izan ditugu hizpide. Zahartzaroko menpekotasunak eta zaintza lanak, alde batetik; Francia Márquez ekintzaile afrokolonbiarrari eginiko elkarrizketa, bestetik; eta Nafarroako zor publikoaren inguruan eginiko erreportajea, azkenik.

irakurri gehiago →

Astero bezala, aste hontako Gaur8aren aurrerapena egingo dugu , Amagoia Mujikaren eskutik. Gaurkoan, hiru erreportaje eta elkarrizketa izango ditugu hizpide: Gorbeiako artzainen inguruko dokumentala, Emaizek antolaturiko “Sexualitateak digitalean” ikastaroa, eta igandean izango den Gorren Nazioarteko Eguna.  

irakurri gehiago →

Gaur8ren aurrerapena | Hiru bidaia

13 apirila, 2018 | 0 Komentarioak

Ostiralero ohi dugun bezala aste honetako Gaur8aren aurrerapena egin dugu Amagoia Mujika kazetariaren eskutik. Gaurkoan hiru bidaia ekarri dizkigu. Migrazioen bidaia, Euskal Herriko Bertsozale elkarteko lehendakari izan den Iñaki Muruaren bidaia, eta Urruñako Naiak bere baitan egindako bidaia. Benetan interesgarria.  

irakurri gehiago →

Ostiralero ohi dugun bezala aste honetako Gaur8aren aurrerapena egin dugu Xabier Izagarekin. Adin txikiko palestinarren atxiloketa sistematikoen inguruko erreportaia, Arberoako ikastolan abiatutako komunikazio ez bortitza oinarri duen dinamikari buruzkoa, musika automatikoki sortzeko eta sailkatzeko metodoak, eta Gasteizko Judimendi auzoan antolatutako Sugar Kultur Fest izan ditugu hizpide.

irakurri gehiago →