POTTO: Bizkaiko taldekako txapelketa eta BASORDAKO GORRINGO eta LEIOATIK LEIOARA taldeen leiha

Bertsoaren kantuek Bizkaiko herriak hartuko dituzte beste behin ere, Bizkaiko taldekako txapelketan, eta martxoaren 1ean izan dugu bigarren hitzordua, Leioan. Bertan, Plentzia-Lemoiz herrietako BASORDAKO GORRINGOAK, Mungiako TAKET bertso-eskolako kideak eta LEIOATIK LEIOARA taldeen arteko bertso-norgehiagokan. epaileen delibero diktatorialak TAKET bertso-eskolakoak jo zituen garaile, LEIOATIK LEIOARA taldekoekin izandako lehia estua eta gero (BASORDAKO GORRINGOEK ere ale ederra utzi zizkiguten). Gaurko POTTO saioan Leioan izan zen saio horren bertso hautatuak dituzue, Nafarroako Txapelketaren lehen finalaurrekoaren aleak eta agenda-proposamena

Hurrengo podcasta

RATZENOFF 44

az. Mar 6 , 2019