IRRATIEN TARTEA: Sakanako politika, kultura eta kirol kontuak, Beleixetik

2016ko Sakanako hizkuntza erabileraren kale neurketaren emaitzak eman dituzte jakitera aste honetan, eta horietako datu nagusiak ekarri ditu Beleixe irratiko Maider Beteluk gure irratien tartera. Urdiandik, berriz, aipatu du Otsoportilloko lezean Aranzadi zientzia elkarteak opatutako Francisco San Roman Galbeteren hezurrak jaso dituela familiak. Joan den igandean, Altsasun egindako manifestazioaren kronika ere egin du Beteluk. Kirol arlora jota, Joanes Bakaikoak esku pilotako promozioko buruz buruko finala jokatuko duela eta Sakanan XXX. Emakumeen Bira izango dela aipatu du. Amaitzeko, Lakuntzako kultura zitak ekarri ditu.

Hurrengo podcasta

TERTULIA: 'Euskal' guztiaz egin daiteke umorea, eta euskaldunok besteez ez?

og. Mai 18 , 2017