GAUR8 AURRERAPENA

GAUR8 gehigarrian jasotako hainbat gai aurreratu dizkigu Asier Aiestaran kazetariak, asteburua ate joka dugunetan egin ohi dugun bezala. Gaurko gaiak:

– 30 urte bete dira aste honetan Mafiak Giovanni Falcone epaile famatua hil zuenetik, mafiako ehundaka agintari kartzelan sartzeagatik ospetsua egin zena.

– Oihane Iguaran eta Amaiur Luluagarekin egon gara, amatasuna beste modu batera begiratzeko sortu duten “AMAraun” emanaldiaz hitz egiteko.

– Urdaibai Bird Center erakundeak Euskal Herrian desagertuta zegoen arrano arrantzalea berreskuratu du. Edorta Unamuno biologoak kontatu digu nolakoa izan den prozesua.

Hurrengo podcasta

Hazi Hezi aldizkariaren 10.urteurrena

ol. Mai 27 , 2022