IRRATIEN TARTEA: Sakanako hezkuntza, kultura eta kirol kontuen berri, Beleixe irratitik

Sakanako Herri Eskolen Sortzen festa ospatu zuten joan den larunbatean Lakuntzan, eta horren berri ekarri du Beleixe irratiko Maider Beteluk gure irratien tartean. Horrez gain, joan den igandean Lakuntzako kultur etxean egindako Hatortxu Rock jaialdiko aurkezpenari ere egin dio aipamena, Kultura arlora jota, nabarmendu du Etxarri-Aranazko Eneko Lazkozek parte hartuko duela Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalean, etzi, Iruñeko Anaitasuna kiroldegian. Hain justu, larunbat gauean Sakanara iritsiko den 20. Korrikari buruzkoak ere aipatu ditu Beteluk. Amaitzeko, Hiru Mendi Zerretan proban parte hartu zutenez eta asteburu honetarako aurreikusitako kirol probez hitz egin du.

Hurrengo podcasta

Mixel Berhokoirigoin: "Jendeak Baionan egon behar du, armagabetzea atzerazina izateko"

og. Api 6 , 2017