Podcast: Play in new window | Download
Harpidetu: Google Podcasts | Email | RSS
Martxoaren 3ari begira jarri gara Zebrabidean ere, eta horretarako Bego eta Zigor ama-semeak gonbidatu ditugu estudioetara. Begok Martxoaren 3a, aurreko prozesua eta borrokaldiak bizi izan zituen. Zigorrek, beranduago eduki zuen borroken berri. Eurentzako Martxoaren 3a zer den galdetu diegu, eta transmisioaren garrantzia azpimarratu dute. Emakumeek borrokaldi haietan egindako ezinbesteko lana ere mahaigaineratu nahi izan dute.