errausketa

Euskal Herriko Mus Txapelketaren finala jokatu zuten larunbatean Anoetan. Sei probintziatako 128 bikote elkartu ziren herriko plazako karpan, eta garaileen datuak ekarri ditu Ataria irratiko Iñigo Terradillosek gaurko irratien tartera. Horrez gain, ostiral eta larunbatean Tolosan egingo duten lanbide azokaz eta Aiztondoko errausketaren plataformak etzirako antolatutako hitzaldiaz hitz egin du. Bergarako Txapa irrati libreko lagunek, […]

irakurri gehiago →

Gaur amaitzen da epea Zubietako Ingurumen Gunearen lehen fasea eraikitzeko eskaintzak egiteko. Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak hilabete batzuk izango ditu gero adjudikazioa egiteko. Kanpoko eta bertako konpainiaz osaturiko lau enpresa taldek aurkeztu dituzte proiektuak. Horietako zenbait, gainera, Espainiako ustelkeria kasu sonatuetan nahastuta agertu diren enpresak dira. Kasualitatea ote? Edonola ere, epe amaierak aukera eman digu Gipuzkoako […]

irakurri gehiago →

Zenbaitek herritarren iritziaren gainetik Zubietan eraiki nahi duten erraustegiaren eraginaren kezka medio, duela zenbait hilabete batu eta GuraSOS mugimendua sortu zuten Gipuzkoako hainbat gurasok. Errausketak euren seme-alabengan izan dezakeen eragin kaltegarria medio, herritarrei informazioa ematen, euren iritziak plazaratzen eta erraustegiaren aurkako mobilizazioak antolatzen dihardute. Horrez gain, eztabaida alderdien lehia politikotik atera eta gizarteratzeko planteamenduak ere […]

irakurri gehiago →

Joan den astearen amaiera eta aste hau bera markatu ditu errausketaren aurkako eta beste gizarte eredu berri baten aldeko Gipuzkoa Zutik mugimenduak. Gaiak eragin duen zalapartari begiratu dio Mikel Elorzak ere gurean egiten duen errepaso kritikoan. Horrez gain, asteartean zendu zen SEAD Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko presidentea eta Fronte Polisarioko Mohamed Abdelaziz ere ekarri du […]

irakurri gehiago →

Errausketa, hondakinen kudeaketa, Zubietako erraustegiaren proiektua, atez atekoaren inposaketa… eta beste hainbat hitz balia zitezkeen Gipuzkoako aurreko legealdiaz hitz egiterakoan. Badiurdi, ordea, egun abian den legealdiaz hitz egiteko ere baliagarriak izango direla, etenik gabe entzuten ditugulako errausketaren inguruko iritziak gurean. Azken asteotan, OEIT Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldearen aldetik egin dira publiko erraustearen inguruko zenbait […]

irakurri gehiago →

OEIT Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeko medikuak kexu agertu dira Gipuzkoako Foru Aldundiak Biodonostia enpresa publikoari eman dion enkarguarekin, diputazioak enpresa horri agindu baitio Zubieta eta inguruko biztanleen osasunean erraustegiak zein eragin izango lukeen. OEITko medikuek errauskailuak eragina izango lukeela eta kaltegarria litzatekeela esan zutela badira zenbait aste, eta hori bera gogora ekartze aldera, Maialen […]

irakurri gehiago →

OEIT Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeak bilten dituen mediku eta osasungintzako langillek Gipuzkoako herritarrei eta agintariei jakinarazi diete errausteak minbiziak eta bestelako gaitzak ugaritzen dituela, eta eskatu du bestelako kudeaketa alternatiboak ezar daitezela. Soka luzea dakar Gipuzkoako hondakinen kudeaketaren bueltan sortutako polemikak, eta soka horri tira egin diogu gaurko tertulian Oier Imaz eta Aitor Kaltzakortarekin.

irakurri gehiago →

Sakanako Beleixe irratiko esatari Alfredo Alvaro batu zaigu gaurko irratien tartera, eta honako kontuak jorratu ditugu harekin: 3 Mugak Batera plataformako kideek Bartzelonara egindako bira, errausketaren aurkako eta zero zabor egitasmoaren aldeko nazioarteko topaketara. Olaztiko porlandegian magnesita egiteko proiektua bertan behera gelditu izana. Olaztiko Egibil harrobia munduko geologoentzako errefrentea bihurtu dela. Terrorismoa gorestea egotzita epaitu […]

irakurri gehiago →