IRRATIEN TARTEA: ikasle greba Halabeditik eta Korrika kulturala Esan Erranetik

Ostegun honetarako mobilizazio deialdia egin dute Ikasle Abertzaleek, egungo hezkuntza sistema eta hori sustengatzen duten erreformak salatzeko grebara deitu dituzte ikasleak. Gasteizen horrek izango duen jarraipenaren berri ekarri du Halabediko Igor Goikoleak gaurko irratien tartera. Horrez gain, beste hainbat herri hedabiderekin batera egin duten Grabatzea ez da delitua bideo sortaz eta Podemos alderdiaren barneko zatiketez aritu da. Esan Erran irratiko Lur Gilek, berriz, Korrika kulturaleko egitarauan euren bueltan dituzten ekintzen berri ekarri du. Eta azaldu du euren eskualdeko biztanleek bi liburu argitaratu dituztela zein Buruzgain pilota taldeak garaipenak lortu dituela ere.

Hurrengo podcasta

TERTULIA: Europako migrazio politikak eta geure barneko arrazistak

ar. Mar 21 , 2017