‘BIlgune kontari’: martxoaren 8ko deialdiak, ekonomia feminista eta Lilatoia

Euskal Herriko koordinadora feministak, Basakeria heteropatriarkalaren aurka, feminismoa zorroztu lelopean, deialdia egin du martxoaren 8rako, emakumeen nazioarteko egunerako. XXI. mendean basakeria horrek hamaika aurpegi dituela eta horren aurrean feminismoa ezaugarritzeko ahalegina egin dutela azaldu du Bilgune Feministako Idoia Arraizak Bilgune kontari-ren gaurko errepasoan. Horrez gain, martxoaren 25ean Azpeitian egingo duten ekonomia feministako fororako deialdia eta atzoko Lilatoiaren balorazioa ere egin ditu.

Hurrengo podcasta

"Preso eta iheslarien gaia lehia politikotik atera eta arrazoizko bidean jarri behar da"

al. Mar 6 , 2017