Podcast: Play in new window | Download
Harpidetu: Google Podcasts | Email | RSS
Gaur bete dira 41 urte 1976ko martxoaren 3an Espainiako Poliziak Gasteizen bost langile erail zituenetik. Poliziek tiroz desegin zuten langileen batzar bat, Zaramaga auzoko San Frantzisko elizan. Pedro Maria Martinez Ozio, Francisco Aznar, Romualdo Barroso, Jose Castillo eta Bienvenido Pereda hil zituzten bertan. Hain zuzen, Frankismoaren krimenen kontrako euskal plataformak salatu du Gasteizko epaitegi batek 1976ko martxoaren 3ko gertaerak preskribatutzat eman dituela. Halakoetan memoria egiteak duen garrantziaz jakitun, eraildakoetako baten iloba gonbidatu dugu gurera, eta Gasteizko Halabedi irratiaren estudiora batu da Nerea Martinez.