Podcast: Play in new window | Download
Harpidetu: Google Podcasts | Email | RSS
Zer egingo dugu orain opariekin? Halaxe deitzen da Aritz Gorrotxategiren azken ipuin-liburua. Kutxa Donostia Hiria saria eskuratuta, urtarrilean argitaratu zuen bilduma Algaida argitaletxeak. Txakur Gorria kolektiboa, berriz, hiru lagunek osatzen dute, Malen Amenabarrek, Mariñe Arbeok eta Nerea Ibarzabalek. Baina hiruak dira sortzaile gazteen sare zabalago bateko partaide eta liburu-objektuak sortzen dihardute. Sortze lan horiei guztiei begira jarri gara gaurko literaturaren tartean, Idazleen Elkartearen Hitzen Uberan ataritik batu zaigun Danele Sarriugarterekin.