IRRATIEN TARTEA | Bilboren berri, Bilbo Hiria irratiaren eskutik

Bilbo Hiria irratiko Ane Zabalaren eskutik egin dugu Bilbo aldeko kronika Irratien tartean. Santi Brouard eta Josu Muguruzaren erailketaren 35. eta 30. urteurrenaren inguruan antolatutako ekitaldien berri eman digu, baita urteurrenaren harira kaleratutako Antzara eguna komikiaren berri ere. Bizkaiko Mugimendu Ekologistako hainbat kidek sorturiko Sukar Horia kolektiboaz eta hauek antolatutako jardunaldiez ere aritu gara, eta azkenik, Atxuriko Lokomotorak azaroaren 22rako antolatutako ekimenaz hitz egin digu.

 

 

Hurrengo podcasta

3kortxeatarren azaroko kontzertu proposamenak

ar. Aza 19 , 2019