Telebista sozialaz eta audientzia sozialaz hitz egin du Marijo Deograciasek

Telebista ikusteko modua aldatu dela argi dago. Eta asko hitz egiten da ikus-entzuleko ditugun ohitura berriei buruz. Telebista ikusi eta aldi berean sare sozialetan jarduten garela aipatzen da, ikusten dugun hori Twitterren partekatzen dugula, adibidez. Baina uste eta esanez harago, datuek zer diote? Telebistako pantailaz gain beste pantaila batzuei ere jartzen al diegu arreta aldi berean? Horri heldudiogu gaurko komunikazioaren tartean, Marijo Deograciasekin.

Hurrengo podcasta

Iñaki Kasares: "Gizonok geure artean eragiteko ardura dugu, zaintza lanen desoreka iraultzeko ere"

az. Ots 8 , 2017