joera

Irailean hitz eman genizuen hilean behin Arrosa irrati sareko irratiak ezagutzeko tartetxoa irekiko genuela Zebrabidean. Gainera, irratietako lagunen arteko elkarrizketen bidez egingo genuela hori. Gogoan izango duzue Antxetako Aitziber Zapirainek Arraioko Marleni egin zion elkarrizketa; edo Arraioko Inesek Atariako Iñigo Terradillosi egindako telefono txantxa. Eta oroitzen al zarete Atariakoek Bilbo Hiriako Ane Zabalari Tolosaldeaz egin […]

irakurri gehiago →

Telebista ikusteko modua aldatu dela argi dago. Eta asko hitz egiten da ikus-entzuleko ditugun ohitura berriei buruz. Telebista ikusi eta aldi berean sare sozialetan jarduten garela aipatzen da, ikusten dugun hori Twitterren partekatzen dugula, adibidez. Baina uste eta esanez harago, datuek zer diote? Telebistako pantailaz gain beste pantaila batzuei ere jartzen al diegu arreta aldi […]

irakurri gehiago →

Idatzizko egunkari baten atari digitaleko bideoak, edo irrati bateko elkarrizketaren zati bat bideoz aurreratua Interneten, promozioa egiteko. Geroz eta gehiago ikusi eta kontsumitzen ditugu halako edukiak, badirudi ikus-entzunezkoek nagusitasuna dutela komunikazioan, eta horri erreparatu diogu gaurko komunikazioaren tartean, albisteen ikus-entzunezkotzeari. Gaia gurera ekartzeko proposamena Marijo Deograciasek egin du.

irakurri gehiago →

Ohiko bideak baliatzen al ditugu albisteak jasotzeko? Orduero irratiko buletinak entzun, egunkaria erosi edo telebistako albistegiak ikusten al ditugu? Edo ohituagoak gaude jada Internet bidez informatuak egotera? Eta, hala izatekotan, zein gailu baliatzen dugu? Ordenagailu bidez irakurtzen ditugu albisteak ala gailu mugikorrekin? Ikerketa bat abiapuntutzat hartuta, galdera horietako zenbaiti erantzuteko aukera izan dugu gaur gurean […]

irakurri gehiago →