Miren Tirapu: “Hasierako gogoeten funtsa mantendu arren, dezente garatu da istorioa”

Published On 31 urtarrila, 2017 | By Zebrabidea ARROSA | Zebrabidea

Aspaldiko erronkatzat zuen Miren Tirapu aktoreak oholtza gaineko antzezle bakarra bera izango zen obra batean parte hartzea. Urtarrilaren 14an bete zuen erronka, Zumaiako Aita Mari antzokian, berak idatzitako Atte hil aurretik antzezlanaren estreinaldian. Hiru belaunalditako pertsonaien azalean jartzen da obra horretan eta une, egoera eta testuinguru zehatzetan hartzen diren erabakiek ekar ditzaketen elkar eraginen inguruan aritzen da. Datorren otsailaren 2an Leioako Kultura Maratilan eskainiko du emanaldia, eta horren harira, Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Ane Zabalk hitz egin du berarekin.

Comments are closed.