Aurtengo Zinegoak jaialdiaren xehetasunak ekarri ditu Bilbo Hiriako Ane Zabalak

Gayen, lesbianen, transexualen eta bisexualen inguruko zinema jaialdia da Zinegoak. Hamalau urte dira Hegoak elkartea sexu aniztasuna ardatz hartuta nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdia antolatzen hasi zela. Asko garatu da ordutik. Baina lehen urteko helburu bera du oraindik ere: pantaila handiaren bitartez sexu askatasunaz kontzientziak astintzea. Bi astera luzatu dute aurtengo jaialdia, eta dokumentalei garrantzi berezia eman diete. Atzo abiatu zen jaialdiaren hamalaugarren aldia eta 101 ekitaldi izango dira martxoaren 5era bitarte. Xehetasunak gurera ekartzeko, Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Ane Zabalak bildutakoak izan ditugu entzungai.

Hurrengo podcasta

Liher Gonzalez: "Gu gara geure onurarako komunitatea suntsitzen duen espezie bakarra"

ar. Ots 21 , 2017