Pantxoa Bergara ‘Xabaltx’, ‘Loreak askatu’ diskoaz, Radiokulturan

Pantxoa Bergara Xabaltx kantugile, interprete, olerkari eta irrati esataria, bide zabala egindakoa da musikaren munduan. Ipar Haize taldean aritu zen 1989tik 1991ra bitartean, eta Euskal Kantu Txapelketa irabazi ondoren, 1992an bakarkako ibilbideari ekin zion. Ordutik, bere taldea osatu eta hainbat disko kaleratu izan ditu bakarlari gisa, kantu intimistaren eta elektro-poparen artekoak. Azkena, iazko azaroan kaleratu zuen Loreak askatu izenburuarekin, eta horri buruzko xehetasunak eskiani dizkie Radiokulturako lagunei.

Hurrengo podcasta

HIRUKORTXEA: Ruper Ordorika gurean

ol. Urt 20 , 2017