IRRATIEN TARTEA: Sakanako politika, kirol eta kultura kontuak, Beleixe irratitik

Hilabete bete da jada Altsasuko ferietan herritarren eta guardia zibilen artean gertatutako liskarragatik atxilotu zituzten altsasuarrak espetxean daudenetik. Horren harira, elkarretaratzea egin eta argazki erraldoia atera zituzten atzo Altsasun, eta horren berri ekarri du Beleixe irratiko Maider Beteluk gaurko irratien tartera. Horrez gain, Gure Esku Dago dinamikaren barruan galdeketa egiteko bidean lanean ari diren herriak aipatu ditu: Altsasu, Arbizu, Irurtzun, Lakuntza, Olazti eta Ziordia. 2015-2016 denboraldiko Sakanako Kirolari onenen sari emate ekitaldiari buruzko xehetasunak ere ekarri ditu Beteluk. Eta Lakuntzara jota nabarmendu du historiari eta memoriari eskainitako asteburua izango dutela datorrena. Amaitzeko, larunbatean Altsasuko Iortia kultur etxean ikusgai izango den Flamenco etxea emanaldiari buruzkoak nabarmendu ditu.

Hurrengo podcasta

TERTULIA: desobedientziaren zilegitasuna eta desobedienteen sorgin ehiza

og. Abe 15 , 2016