kirolari

Hilabete bete da jada Altsasuko ferietan herritarren eta guardia zibilen artean gertatutako liskarragatik atxilotu zituzten altsasuarrak espetxean daudenetik. Horren harira, elkarretaratzea egin eta argazki erraldoia atera zituzten atzo Altsasun, eta horren berri ekarri du Beleixe irratiko Maider Beteluk gaurko irratien tartera. Horrez gain, Gure Esku Dago dinamikaren barruan galdeketa egiteko bidean lanean ari diren herriak […]

irakurri gehiago →

Nolakoa izango ote da etorkizuneko goi mailako kirola? Batzuen ustez, teknologiaren inbasioak alde batera utziko du ikusleen zirrara, baina beste batzuek jarraituko dute zenbait kirol arau zaharkituren bilakaeraren alde egiten. Dena dela, zentzuzkoa da kirolarien markak eta errekorrak denborarekin apurtuz joango direla pentsatzea. Baina zerk eragin dezake horretan? Zer dago telebistan ia gizatiarrak ez diruditen […]

irakurri gehiago →

Eva Lizarralde iurretarra Oiartzunen bizi da. Intxixu Trail Mendi Lasterketa taldeko kidea da, eta aurten, besteak beste, Ehun Milak eta Hiru Handiak probak egin ditu. Ehun kilometrotik gorako lasterketak nola prestatzen dituen eta lasterketetan ze bizipen izaten dituen kontatu dio Oiartzun irratiko Mirari Martiarenari Lizarraldek, eta elkarrizketa hori ekarri dugu gurera.

irakurri gehiago →

Sakanako garapen agentziak sustatuta, Sakanako Laborantza Foroaren lehen zita dute gaur arratsaldean Arbizun, eta hitzordu hori nabarmendu du Beleixe irratiko esatari Maider Beteluk gure irratien tartean. Horrez gain, Otsoportilloko leizeko lau gorpuzki identifikatu dituztela azaldu du. Agendari helduta, Ihabarren Irañeta anai-arreben oroipen egunean egingo den bazkarirako txartelak salgai daudela esan du Beteluk. Amaitzeko, Altsasun izang […]

irakurri gehiago →

Bi asteartez behin, bi lagun batzen dira Zebrabideko irratien tartera. Basaburua eta Ultzamako berriak ekartzeko Esan Erran irratiko Lur Gilekin hitz egiten dugu, eta Arabako berriak Halabediko Igor Goikoleak ekarriko dizkigu aurrerantzean. Hain justu, Mairuelegorretako Zigoitia euskaraz dinamikaren balorazioa, Gasteizko Udalaren aurrekontu parte hartzaileak eta 2014an atxilotutako sei ikasleren epaiketa aipatu ditu Goikoleak. Gilek, berriz, […]

irakurri gehiago →

Eskubaloiko atezaina gizena dago, Chorraut ama da, Belmontek bikotekide olinpikoa dauka, ipurdi ederra dauka boleiboleko jokalariak. Horrelako gaiak jorratu dituzte Espainiako hedabide batzuek Brasilgo olinpiar jokoetan parte hartu zuten emakume kirolariez ari zenean. Umorez, hamar izenburu matxistenak bildu dituzte Locas del coño blogean, eta Argiako Onintza Iruretak euskarara ekarri ditu. Kirol arloan egiten den genero […]

irakurri gehiago →

Ostiralero bezalaxe, larunbatetako Gaur8 astekariaren biharko alearen aurrerapena egin dugu, gaur, Amagoia Mujika astekariko arduradunarekin. Lankidetza eta Garapen Ekonomikorako Erakundeak egindako txostenaz eta mundu mailan pobre eta aberatsen arteko aldea handitu izanaz hitz egin digu, batetik. Bestetik, Alazne Etxaburuak eta Irati Astondoak segan eta aizkoran egindako desafioaz, eta historian emakumeek bota dituzen desafioez aritu gara. […]

irakurri gehiago →

Astelehenetan ohi dugunez, Euskal Herriko Bilgune Feministak hausnarketarako kaleratzen duen Bilgune Kontari astekariaren errepasoa egin dugu gaur ere. Idoia Trenor batu zaigu horretarako, eta honako gaiez hitz egin digu: Hamaika Telebistako Idemtitateak saioan emakume kirolariez eginiko erreportajea; Pikara Magazine aldizkarian Maite Garbayo arte historialariari eginiko elkarrizketa; zein danborradaren harira Azpeitiko Bilgune Feministako kideek egindako irakurketa […]

irakurri gehiago →

Astero bezala, Euskal Herriko Bilgune Feministak kaleratzen duen astekariaren errepasoa egin dugu gaur ere, Bilgune Feministako kide Oihana Etxebarrietarekin. Abenduaren 13an, Ondarroan ospatuko diren Emakume Abertzaleen VI. Topaketa Feministen spotaz, emakume kirolariei ahotsa ematen dien Info7 irratiko Kirol leihoa irratsaioaz, eta antisorgailu hormonalei buruzko erreportajeaz aritu zaigu Etxebarrieta.

irakurri gehiago →