Podcast: Play in new window | Download
Harpidetu: Google Podcasts | Email | RSS
1936ko gerra hasi zenetik 80 urte betetzen diren honetan, frankismo garaiko hainbat gertaera gogora ekarri eta memoria aldarrikatzeko Ixiliduen oihartzunak egitaraua antolatu dute Tolosan, eta horren berri ekarri du Ataria irratiko Iñigo Terradillosek gaurko irratien tartera. Horrez gain, Gipuzkoako grafikagintzako langileek abian duten protestaz ere hitz egin du. Amaitzeko, Alegiko gaztetxearen 29. urtemugaz eta Villabonako gaztetxean antolatutako maskulinitate tailerra aipatu ditu.