TERTULIA: Espainiako Konstituzioa arrotza bazaigu, zein da independentziarako gure bidea?

Espainiako Konstituzioa Euskal Herriarentzat “kartzela” dela salatu dute gaur Durangon, Independentistak sarearen deialdiari jarraituz eginiko martxan. Independentziaren aldeko oihu artean abiatu da protesta, eta Santa Ana plazan egin dute amaierako ekitaldia. Izan ere, Espainiako 1978ko konstituzioaren urtemuga ospatzen da gaurko egunez. Baina bada orain gutxi independentzia zalantzan jarri duenik ere gurean, mundu globalizatu batean independentzia ezinezkoa dela esan baitu Iñigo Urkullu Araba, Bizkai eta Gipuzkoako lehendakariak asteburuan hainbat mediori eskainitako elkarrizketan. Ba independentziarako aukerei begira jarri gara zenbaitek jai izango duten baina guretzako lan egun arrunta den egun honetako tertulian, eta Malen Aldalur eta Mikel Garciarekin hitz egin dugu.

Hurrengo podcasta

Jon Andoni del Amo: "Ingelesak pisu handia hartu eta mezuz hustu du euskal musikagintza"

ar. Abe 6 , 2016