Podcast: Play in new window | Download
Kingston, jamaikan, berrogei gradu, dantzatzeko beroegi. Egun hauetan ordea ez dugu Jamaikara joan beharrik dantzatzeko tenperatura beroegiak izateko. Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan atzotik daude alarma gorrian; gaur ezarri dute Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ere, eguerditik aurrera, eta alarma laranjari eutsiko diote Nafarroan. Egunak geroz eta beroagoak dira, eta gauean ez du ia epeltzen. Honen inguruan gehiago jakiteko, Zebrabidean izan da Eneko Elustondo, Meteorologoa.






























