Jon Andoni del Amo: “Ingelesak pisu handia hartu eta mezuz hustu du euskal musikagintza”

Party & Borroka, EHU Euskal Herriko Unibertsitatean aurkeztutako doktore tesi baten izenburua da. Bertan, Jon Andoni del Amo doktoreak jaso du Euskal Herriko kontrakulturan jaia eta borroka kontzeptua deskafeinatu eta ingelestu egin dela, XXI. mendearen hasieratik. Jaitik party-ra egin omen dugu salto. Eztabaida sortu nahi du saiakerarekin, baita egun entzuten den musikaren inguruko hausnarketa piztu ere. Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Ane Zabalak harraptu du del Amo Durangoko azokako postuan, eta elkarrizketa hori izan dugu entzungai.

Hurrengo podcasta

Uxune Martinez: "Lehen gezurrekin seinale ezkorra igortzen du amigdalak, gero txikitu egiten da"

ar. Abe 6 , 2016