Angela Davisen etorreraz eta errugbiak duen ahalduntze balioaz hitz egin dugu Idoia Trenorrekin

Astelehenetan ohi dugunez, Euskal Herriko Bilgune Feministak hausnarketarako kaleratzen duen Bilgune Kontari astekariaren errepasoa egin dugu gaur ere. Idoia Trenor batu zaigu horretarako, eta honako gaiak nabarmendu dizkigu: asteburu honetan Angela Davis ekintzaileak Euskal Herrira egingo duen bisita, errugbiak estereotipoak hausteko eta emakumeak ahalduntzeko izan dezakeen balioa, euskalgintza eta feminismoaren arteko lotura eta agenda kontuak.

Hurrengo podcasta

Marina Beheretche: "Musika mota guztiak elkarrekin ibil daitezkeela erakutsi nahi izan diot publikoari"

al. Ots 1 , 2016