protokolo

Aste honetako Kultur Kuboan : – Aizpea Abrisketa, Kontseiluko kideak, joan den abenduan Donostian onartu zen hizkuntz eskubideak bermatzeko protokoloa azaldu digu. – « Loreak askatu » diska berria aurkezteko lanetan atxeman dugu Pantxoa Bergara « Xabaltx ». Musika : Aukzion « Mir taiet », Xabaltx « Ez dugu maite debaldetan »

irakurri gehiago →

Etxegabetzeak saihesteko jarduera protokoloa onartu du Baztango Udalak. Jarduera protokoloaren helburu nagusia, gainzorpetzeagatik, gehiegizko zorpetzeagatik ohiko etxebizitza, norberaren bizitegi arrunta likidezi-faltagatik, galtzeko arriskuan duen pertsona edo familiari konponbidea ematea da. Albiste hori ekarri du Xorroxin irratiko esatari Amaia Eneterreagak gaurko irratien tartera. Horrez gain, eskualdeko arraindegietan erabiltzeko tupperrak banatuko dituztela Baztan-Bidasoaldean azaldu du. Agendari helduta, […]

irakurri gehiago →

Donostia 2016 Kultura Hiriburutzak eta euskararen gizarte erakundeen Kontseiluak Hizkuntza Eskubideen Donostiako protokoloa sutatu dute. Horretaz Onintza Iruretak eginiko erreportajea aurreratu du Estitxu Eizagirre zuzendariak aste honetako Argia-tik. Horrez gain, Xabier Letonak Nafarroako hondakinen planaz idatzitakoa eta Iker Barandiaranek Rebeca Laneri egindako elkarrizketa ere aipatu dizkigu.

irakurri gehiago →

Pazientziak badituela bere mugak irakurri genion Maider Galardiri abuztu hasieran Klitto atari feministan. Izan ere, uztailean bekadun gisa kazetaritzan murgildu zen. Eta jaien albisteak idazterakoan, kontzertu, buruhandi, diana, eta gaupaseroen argazkiaz gain, salatu zuen egitarauan zirrikitua bilatu zutela beste bi gertakarik: gauez edo goizeko ordu txikitan jazotako sexu erasoek eta hurrengo arratsaldeko erantzun feministak. Erasoen […]

irakurri gehiago →

Euskararen gizarte erakundeen Kontseiluak Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa aurkeztu zuen joan den otsailaren 24an Baionan. Egitasmoaren xedea Europako Batasuneko hizkuntzen arteko berdintasuna da, hori bermatuko duen tresna sortzea. Protokoloaren bidea 2013an abiatu zuten Kontseiluak eta Donostia 2016k. Lankidetza horrek prozesu bat zabalduko luke, hizkuntzen arteko berdintasuna bermatzeko. Horretaz aritu da Hizpidea magazineko Jon Sanchez Kontseiluko […]

irakurri gehiago →

Bihar egingo dute Hondarribiko Alardea, eta konpainia mistoa babesten izango da Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria. Oharra ere igorri dio Hondarribiko Udalari eta adierazi du gero eta herri gehiago ari direla tradizioak egokitzen, festetako ekintzetan emakumeen parte hartzeari lekua egiten. Aurtengo udan, ordea, bestelako irudiek, albisteek eta datuek ere izan dute presentzia; beste behin ere, argi […]

irakurri gehiago →

Ostiralero bezalaxe, larunbatetako Gaur8 astekariaren biharko alearen aurrerapena egin dugu, gaur, Amagoia Mujika astekariko arduradunarekin. Gaur torturaren aurkako eguna izanik, Istanbulgo protokoloaz ondu duten erreportajea; Irlandan maiatzean homosexualen arteko ezkontzez egingo den erreportajea; zein Ander Gortazar arkitektoaren kolaborazioa nabarmendu dizkigu.

irakurri gehiago →

Bereziki jai giroan gertatzen diren eraso sexistez hizketan aritu gara gaurko tertulian, Ikoitz Arrese eta Amaia Eneterreagarekin. Eraso sexistak sahiesteko protokolo eta kanpainak, behin gertatu osteko mobilizazio eta protestak edo gazteen artean nabaritzen diren jarrera sexistak hartu ditugu hizpide, besteak beste.

irakurri gehiago →