IRRATIEN TARTEA: Tolosako babarrunaren festa, Aiztondora Eguna eta Erik Jakaren txapela

Ohitura duten eran, Tolosako Babarrun Kofradiak XXVI. Kapitulua ospatu zuen larunbatean. Tartean, 2016ko ohorezko kofradeak izendatu zituzten, baita lehiaketa egin eta herri bazkarian babarrunak dastatu ere, besteak beste. Tolosaldeko jaki preziatuaren festari buruzkoak ekarri ditu Ataria irratiko Iñigo Terradillosek gaurko irratien tartera. Horrez gain, Aiztondo bailarako errepresaliatu politikoak etxeratzeko egindako Aiztondora Egunaz eta Erik Jaka pilotari lizartzarrak lortutako promozioko lauterdiko txapela aipatu ditu.

Hurrengo podcasta

'Bilgune kontari': Turkiako errepresioa, Emaguneren atari digitala eta abortua Irlandan

al. Aza 21 , 2016