Ilazki Gainza: “Helduok txipa aldatu behar dugu haurrek jostailuei erabilera sexista ez emateko”

Oraindik ez, baina hilabete barru edo hasiko dira haurrak Olentzerori oparia eskatzeko liburuxka hartu eta nahi duten hura hatzez adierazten edo arkatzez borobiltzen. Aldizkarietako argazkiei erreparatuko diete, eta ikusiko dituzte mutikoak abenturazko pertsonaiekin jolasean, baloiarekin, edo gazteluak eraikitzen; neskatoak, berriz, sukaldetxoan, umeak zaintzen, edo panpinekin agertuko dira. Haurrik txikienak ere, identifika dezake bere burua liburuxkan agertzen diren beste umeekin. Zer egin bereizketa horri buelta emateko? Zer egin haurrek halako filtrorik gabe gustuko oparia eska dezaten bermatzeko? Gako posibleak ekartze aldera, Kala komunikazio parekideko Ilazki Gainza batu da gaurko komunikazioaren tartera.

Hurrengo podcasta

Ibai Fresnedo: "Edozein egoera deserosori aurre egiteko determinazioa da ausardia"

az. Aza 9 , 2016