Ibai Fresnedo: “Edozein egoera deserosori aurre egiteko determinazioa da ausardia”

“10 urte inguru nituela helduagoa zen mutil batek modu jarraituan gehiegikeriak eragiten zizkidan. Portaleko atetik gertu bere lagunekin ikusten nuenean dardarka hasten nintzen. Beheko atea azkar ireki eta –Gaur ez mesedez- pentsatzen nuen. Baina debalde, bere lagunei -voy a por ella- esan eta atzetik etortzen zen. Eskaileretatik gora korrika joaten nintzen baina segituan harrapatzen ninduen”.

Hitz horiek, Nora Barrosok Argian duen blogean idatzitako testigantzatik hartu ditugu, eta halako esperientzia bat publiko egiteak duen garrantziaz hausnartze aldera, Ibai Fresnedo gonbidatu dugu Zebrabidera.

Hurrengo podcasta

Bidasoa Attak! - Punk Maroko, Algeria, Siria eta Libanon

az. Aza 9 , 2016